XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bigarren hitza aurkitzeko, hezitzaileak bigarren asmakizuna botako du:

Eztarriak bustitzen baditut,
festak alaitzen ditut
eta egarriak bazara,
neurrian edan nazazu

(Erantzuna: ARDOA).

- Hirugarren hitza aurkitzeko asmakizuna:

Jendeak bertsoak idazteko erabiltzen naute
eta liburuetan gordetzen banaute ere,
ahoetatik ateratzen naiz
eta airean galtzen
.

(Erantzuna: HITZA).

4. Ikaslearen liburuko 92. orrialdeko Ikasi dut kristauok esaten dugula... izeneko laburpena irakurri eta ikasten saiatu.

5. 60. fitxa osatu.

2. iharduera:

Ikasturte-bukaerako ospakizuna

Ikasturte-bukaerako festa-giroa zaindu behar da (girotzea, tokia, eta abar) eta ikasleen gurasoak gonbidatzeko aukera ona izan daiteke.

A. Materialeak

- Zeinuak: Ogi bat eta edalontzi bat ardo mahai baten gainean.

- Gari-aleak.

- Festa-giroko elementuz apaindutako tokia.

- Girotzeko, horman ezarritako errotulu bat: Eukaristia... da

- Letra-pankartak: Elkarbanatzea, poemaren errezitazioari lagunduko diotelarik.

Pankartak egiteko:

Ikasle bakoitzak gida honetan agertzen diren letra-ereduetako fotokopia bana gelara eraman eta koloreztatuko du, edo:

- Koloreko paperean letra bakoitza fotokopiatuz, ziluetak ebakiz eta kartulina zuri batean itsatsiz; letra bakoitza kolore desberdineko paperean ere fotokopia daiteke.

- Poemaren hitzak eta ahapaldiak aldez aurretik banatu nork bere zatia buruz ikas dezan.

- Askaritxo bat edo antolatu eta gurasoak etorriko direla eta horrela bukatuko dela ikasleekin zehaztu.

B. Garapena

1. Motibazioa

- Ikasturtea eta urte betez elkarbanatu duten guztiaren bukaera ospatzera gonbidatuko ditu irakasleak.

- Gure ogia da kantaren errepika denek kantatuko dute (ikaslearen liburuko 94. or.).

Jesus da niretzat / Jesus da zuretzat / ardoa eta ogi bizia